XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURU OROKORRAK

Elkarrekiko desberdinak diruditen datu soltuen artean loturak bilatzeko gaitasuna.

Gai bati buruzko datu bereizietatik beharrezko urratsak ematen jakitea, gertakarien azalpen guztizkoa eratzera heldu ahal izateko, hipotesi bat hain zuzen.

Bilakaera edo aldaketa handiko garai bat eta barneratzea: teknikaren aurrerakuntza, energi iturri berriak eta arte kontzepzio berriak, bereziki.

Artearen munduaren, kulturaren lekua eta garrantzia eridetea, garai bat eta bizimodua berregiteko orduan, bestelako ikuspegiak, politika, ekonomia, etab., kasu, kontuan hartuz.

Era eta tankera berrietaranzko sentsibilitate eta izpiritu irekia sortzea, hala nola ikerkuntzari eta esperimentatzeari eragitea.

Ikusi duzuenez, kronika zaharren hondarren artean, egunkari orri bat ere, narriatu xamarra, aurkitu dugu.

Ez dakigu agerkariaren izena, ez eta orria noizkoa den ere, baina ba dugu makina bat albiste; gutarik hain urrun ez dagoen egunen bati bide dagozkio, orrialde honetan ageri diren izenetarik zenbait aresti arte bizi izan diren pertsonenak dira: Picasso, Stravinski.

Uste izatekoa denez, garai hartako irakurleek ongi baino hobeto zekiten berriok zeri buruz zioten ziotena, baina guk ez dakigu zein urtetan ote gauden ere: Zein garaitakoa da orria?.

Zein istiluk sorterazi du hain bataila itzela?.

Zeintzu ote dira haren kausa eragileak?.

Zergatik aldatu dira hainbeste pintura, arkitektura eta eskulturgintza?.

Buruan pilatu egin zaizkigu gai diferente askori buruzko galderak.

Nondik hasi, bada, dugun materiale osoa taiutzen eta aztertzen?.

Harako garai hura berregiten ahalegindu behar dugu, albiste bakoitzari orduan izan zuen eta egun guretzat duen garrantzia emateko.

Hauxe dugu egingai atal berri honetan: garai oso bat berregiten ikastea, hartan ageri ziren funtsezko ikuspegietarik batere gal ez dakigun.